BERRIAK

Berriak

08/09/2020

KOMUNIKATU OFIZIALA - HIRU HAUNDIAK 2020

imagen_noticia

Covid-19k eragindako egoera zail honen aurrean, zoritxarrez XXII. HIRU HAUNDIAK ezin izango da 2020ko urriaren 17an ospatu, eta 2021era atzeratu behar dugu proba.

Guztiontzat hain korapilatsu den urte honetan, badakigu zuetako askorentzat proba hau prestatu eta egitea motibazio bat zela, hemen gaudela esateko eta edozein oztopo gaindituko dugula adierazteko modu bat. Hori izan da, halaber, gure motibazioa ekitaldiaren antolakuntzan lan egiteko, zalantzaz eta ziurgabetasunez betetako hilabete luze eta gogor hauetan.

Tamalez, pandemiak gure artean jarraitzen du, eta egungo egoera epidemiologikoak Euskadi-n ez digu uzten parte-hartzaileen, boluntarioen, staff-eko langileen, publikoaren eta tokiko erakundeetako biztanleen (Murgia, Otxandio, Araia, Ubidea, Landa…) segurtasuna bermatzen. Azkenengo hau izan da beti gure lehentasuna, eta lasterketak betidanik izan duen esentzia mantendu ezin dugunez bizitzen ari garen egoera dela eta, gure aldetik erabaki etikoena eta arduratsuena lasterketa 2021era atzeratzea dela uste dugu.

Proba atzeratzeak parte-hartzaile eta staff-langile guztiei dakarzkien kalteak ulertzen ditugu, eta antolakuntzatik erakundeekin batera saiatu gara ekitaldia bideragarria bilakatzen azken egunera arte, baina osasun-egoera okerragotu egin da azken asteetan.

Izen-emateei dagokienez, antolakuntzatik aukera hauek eskaintzen dizkizuegu parte-hartzaileei:

1. Dortsala gorde 2021erako, aurtengo baldintza berdinak mantenduz.
2. Dortsalaren kostua itzultzea eskatu, 3€-ko kudeaketa- eta transferentzia-gastuak kenduta.

Zenbatekoaren itzulketa eskatzeko (datorren urterako lekua galduz), bidali mezu elektroniko bat info@hiruhaundiak.com helbidera 2020ko urriaren 8a baino lehen.

Bihotzez izan duzuen pazientzia eta laguntza eskertzen dizuegu bai lasterkari, bolondres, babesle eta erakundeei, honek lagunduko digu 2021ean inoiz baino indar eta gogo handiagoz itzultzen.

 

Animo pila guztioi.