BERRIAK

Berriak

13/08/2020

HIRU HAUNDIAK 2020: COVID-19 SEGURTASUN-PLANA

imagen_noticia

Hiru Haundiak antolakuntza taldetik, lasterketaren antolakuntza aurtengo ediziorako aurrera jarraitzen duela helarazi nahi dizuegu eta gaur egun Covid-19 inguruan segurtasun-plana eratzen ari garela transmititu, protokolo ofizialak jarraituz, parte hartuko duten pertsona guztientzat ekitaldiaren ospakizuna era seguru batean bermatzeko: korrikalariak, staff-eko pertsonala eta bolondresak.

Gure inguruan, beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiekin hainbat lasterketa ospatu dira. Hilabete honetako eredu berri bezala dira, adibidez, Miguel Indurain txirrindularitza-proba, Durango-Durango edota Burgoseko Itzulia.

Gure ahalegin guztiak gaur egun arte ezagutu ditugun kirol ekitaldiak ospatzeko era egokitzera bideratuta daude, ezohiko egoera honek jarraitzen duen bitartean, lasterketaren esentzia eta gozamena mantenduz, beste kasu batzuetan ikusten ari garen bezala.

Instituzio eta barne-administrazioen babesa dugu gaur egun, haiekin hainbat elkarrizketa eta bilera izan eta gero, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Saila, Foru Aldundia eta Osasun Zerbitzua haien artean egonda.

Hala eta guztiz ere, pandemiaren bilakaera arretaz jarraitzen ari gara eta nabarmendu nahi dugu, argi eta garbi, faseen atzeratze batek edo kasuen berragertzeek gora jarraitzen baldin badute ekitaldi mota hauen ospakizuna ez aholkatuz, lasterketa datorren urtera atzeratuko genuke, izen-emateen zerrenda mantenduz eta honekin batera dortsalen erreserba. Era berean, ekitaldia behin atzeratuta diruaren itzulketa eskatzen dutenentzat, izen-ematearen %100 itzuliko egingo da, datorren urteko ediziorako dortsalaren erreserba galduz.

Hau guztia dela eta, une honetan lasterketaren ospakizunarekin aurrera jarraitzen dugu eta berehala COVID-19 SEGURTASUN-PLANA zuekin elkarbanatuko dugu, Racebook-ean (korrikalari gida) sartuta egongo dena, ekitaldia barne hartzen duen pertsona guztien segurtasuna bermatzeko.

Gainera, egun hauetan zehar askok izan duzuen zalantza bati erantzuten, korrikalariren batek positibo ematen baldin badu edo sintomak baldin baditu lasteketaren egun gutxi batzuk baino lehen, beharrezko osasun-ziurtagiria erakusten, dortsala gorde izango zitzaion lekua galdu gabe Hiru Haundiak lasteketaren hurrengo ediziorako.